Frogatu vs probatu
Frogatu/probatu: frogatu: froga eman. Egia zela frogatu zuen. Proba egin, dastatu. Lan honetan probatu nahi dut ea egokitzen naizen. Sagardoa probatu genuen.
Frogatu/probatu: frogatu: froga eman. Egia zela frogatu zuen. Proba egin, dastatu. Lan honetan probatu nahi dut ea egokitzen naizen. Sagardoa probatu genuen.
1. Froga: epaitegietakoak ‘frogak’ dira, ez ‘probak’. Era berean, zerbait argi eta garbi erakusteko balio duena ‘froga’ da. Begi bistan duzu nire arrazoibideen froga. 2. Proba. Esperimentuak, kirol lehiak eta etsaminak ‘probak’ dira, ez ‘frogak’. Arrunt froga gogorra da maratoia. Arrunt proba gogorra da maratoia.
Auzitegiko mediku, auzitegiko medikuntza… Probintziako Medikuntza Forentseko Erakundea *. Probintziako Auzitegi Medikuntzako Erakundea.
Fluxu 1: fisikan eta ekonomian erabiltzen da. Elektroi fluxu hori ziklikoa da. Bahimendua gogortuz, Kubaren finantza fluxuak eragotzi nahi zituzten. Fluxu 2: jario, joan-etorri. Hitzen fluxua*. Hitz jarioa. Autoen fluxua*. Autoen joan-etorria.
Flirt, flirtean ibili, flirt bat izan (flirteatu*): maite jolasa, maite jolasean ibili.
Klixe gogaikarria da. Azken orduko fitxaketa izan da Xabi Alonso*. Azken orduan fitxatu dute Xabi Alonso.
Hobe, zerga-. Zerga kontuei buruzko hainbat termino: objekzio fiskal, zerga aholkulari (aholkulari fiskal*), zerga aritzen (Desgrabazio fiskal*), zerga babesleku edo zerga paradisu, zerga helbide (helbide fiskal*), zerga ikuskatzaile (ikuskatzaile fiskal*), zerga ikuskatze, zerga iruzur, zerga saiheste (ihes fiskal*), zerga salbuespen (zerga exenzio*), zerga erreforma, zerga sistema, zerga urte (urte fiskala*), zergaldi, zerga-pizgarri (zergak arinduz emaniko [...]