Curriculum
Curriculum (eta ez kurrikulum*).
Gutxi gorabeherako kopurua emateko bat erabiltzen dugunean, kontuz mila tartean baldin bada: Zazpi bat sagar jango zituen. Hiru bat ordu laurden iraun du partidak. Baina: Hiru bat mila lagun etorri dira. [3.000 bat mila lagun*] Jaira 22 bat mila lagun bildu ziren. [22.000 bat lagun*]
‘Bana’. Singularrean jokatu behar da bana-ri dagokion aditza. Etxe bana erosi dute Arkaitzek eta Maialenek. [Etxe bana erosi dituzte Arkaitzek eta Maialenek*] Ez dira zuzenak honelakoak: Disko eta liburu bana erosi du Arkaitzek* [e. Disko bat eta liburu bat erosi ditu Arkaitzek] Hona hemen banatzaileak osatzeko era: mila bana [milana*]; hiruna mila [hiru milana*]; hiru [...]
Puntuarekin idazten dira. Enumerazioetan, zilegi da azkenari bakarrik jartzea. Arkitektoen Elkargoen 50. Biltzarra; XIX, XX eta XXI. mendeetan Erromatarrez idazten dira beti: mendeak, milurtekoak, Egiptoko faraoien dinastiak; liburukiz osaturiko obra batzuen izenak; itsasontzi eta beste ibilgailu batzuen izenak; eta errege-erreginen, aita santuen, enperadoreen eta kirolarien izenak. Jaialdiak, biltzarrak, olinpiar jokoak, txapelketak, sariketak eta historiako gertakariak, [...]
Erreferentea singularra bada, singularrean egiten da komunztadura. Gazta erdia jan genuen. Erreferentea plurala bada, pluralean egiten da komunztadura. Ikasleen erdiek gainditu dute azterketa.