Ignacio Escolar kazetariaren blogean ikusi dut bideoa eta komentarioak. Biharamuneko pilulaz ari dira.
Hainbatetan esan didate Telemadrid dagoen telebista okerrenetarikoa dela, ikusiz gero harrituta geldituko nintzakeela… Zoritxarrez ez dut inoiz ikusteko eta aztertzeko aukerarik izan. Dena den, bideoan ikusten den modukoa bada, nahikoa ikusi dut: objektiboa, neutrala eta plurala, bai horixe!
Banekien PSOEren kontra etengabean aritzen dela, politika duela ardatz… Baina hau uste nuena baino okerragoa da. Denok dakigu telebistek, publikoak izanik ere, ildo ideologiko konkretua jarraitzen dutela: boterean dagoenarena. Baina, askotan, itxurak gordetzen ahalegintzen dira. Esperanza Agirre eta konpainia ez dira horretan saiatu ere egiten, ordea. Eta okerrena zera da, normaltzat dutela eta Telemadrid plurala dela diotela. Niretzako Telemadrid, PPren bozgorailu politikoa besterik ez da.
Baina gizajoak hori ikusi behar dutenak. Nik ez nuke nahi nire diruarekin horrelakorik egitea, baina gehiago preokupatzen nau hori ikusten dutenek sinistu egiten dutela jakiteak, eta manipulatu egiten dituztela ohartzeak. Batzuek, noski, entzun nahi dutena jasotzeko jarriko dute telebista hori. Beste asko, ordea, ez dira ohartuko. Ea euren ezjakintasunetik esnatzen diren edo norbaitek esnatzen dituen.
Informazio gehiago: salvemostelemadrid
Popularity: 16% [?]


