Guri buruz
Gu Iban Iza eta Nagore Vega gara. Biak kazetaritzan lizentziatu ginen eta kazetari gisa lan egiten dugu gaur egun. Kazetaritzaren munduarekiko jakin-min handia izan dugu beti, baina egun, batez ere, bada asko kezkatzen gaituen joera bat: informaziorako tresna baino, desinformaziorako tresna direla hedabideak, gero eta gehiago.
2012ko hasieran, beste aro batean sartu da Zentik. Urtzi Urkizu eta Nagore Vega kazetariak gara orain blogaren atzean gaudenak. Ildo beretik doaz gure kezkak, eta orain berri bati buruz ere hausnartu nahi dugu gehienbat: aldaketei buruz. Ez genuke nahi gure harrikadak botatzeko gunea besterik ez izatea. Zuen ekarpenen zain gaude.
