Ekaina 24, 2009
‘Duenez,’ moldearekin adierazpen hutsezko aditzak erabili: esan, adierazi, azaldu, jakinarazi, agertu… Gainontzeko erabilerak okerrak dira: kritikatu duenez, berretsi duenez, pentsatu duenez, ‘Esan duenez’ moldea, berez, zeharkako adierazpen moldea da (ez ditu komatxoak behar, baina erabili daitezke). Bestalde, hasieran erabiltzea egokiagoa da, atzean jartzea baino. Naturalagoa da.
Ekaina 22, 2009
Nola erabili? 1. Gertaerak badira, lehenaldian. Iritziak, usteak, prentsaurrekoak… orainaladian. 2. Belarria erabili. 3. Hurbildu irakurleak irakurriko duen denborara. 4. Denbora nahasketarik ez egin. Lau graduko aditzak daude: 0 gradu, fisikoak: esan, adierazi, nabarmendu, gehitu… Denboran hasi eta bukatzen diren ekintzak dira. Neutroak dira, “hotzak”. Orainaldian edo lehenaldian erabili daitezke. Lehenengo gradua, pentsamenduzkoak: uste, iritzi, [...]