Zerbaiten ondorioei erantzun beharra daukana. Batzuetan, eufemismoa da, ‘errudun’-en ordez erabilia.
Presidentea da gobernuaren politikaren erantzule nagusia. Papa Wemba etorkinen trafikoaren auzian erantzulea dela ebatzi du epaileak*[e.] Papa Wemba etorkinen trafikoaren auzian erruduna dela ebatzi du epaileak.
Arduradun. Gehiegi erabiltzen da. Batzuetan, hobe da hauetakoren bat erabiltzea: ‘egile’, ‘zuzendari’, ‘idazle’, ‘erantzule’, ‘errudun’…
John Ford film ahaztezin askoren arduraduna izan zen*[e.] John Ford film ahaztezin askoren zuzendaria izan zen. John Fordek film ahaztezin asko zuzendu zuen.
Danimarkako segurtasun indarrak lanean ari dira, istripuaren arduradunak lehenbailehen Justiziaren esku jartzeko*[e.] Danimarkako segurtasun indarrak lanean ari dira, istripuaren erantzuleak/errudunak lehenbailehen Justiziaren esku jartzeko.
