Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Pascual Serrano kazetariari eta Rebelión atariaren sortzaileari egindako elkarrizketa da honakoa. Desinformazioaz eta hedabideek mundua ezkutatzeko duten ‘joeraz’ dihardu.

Pascual Serrano from AttacTV on Vimeo.

… zorionak EITB!!!

Ironiak aparte. Gaur, lehen aldiz, Euskal Telebistako informatiboetan ikusi dut Iniziatiba Internazionalistari buruzko informazioa. Gehiago ere egon dira, noski. Baina gaur, lehen aldiz, Europako hauteskundeetarako duten tartean sartu dute, gainontzeko hautagaiekin batera. Irratian ere bai. Bazen ordua. Baina Kalaka saioan ahaztu egin zaizkie zerrende horretako kideak.

Orain arte ez dira existitu. Nola ezkuta dakioke horrelako informazioa jendeari? Berriz ere, herritar askok mugatuta daka informazio eskubidea, besteak beste. Okerra izan da orain arteko bidea, baina datozen egunotan EITBn zerrenda guztiak aintzat hartzen badituzte, gaitz erdi!

Bestalde, gero eta gehiago dira EITB taldean nabaritzen ari diren aldaketak. Gero eta gehiago manipulazio, desinformazio eta zentsura joerak (baina hori beste post baterako utziko dugu). Egungo kazetaritzaren eta guztion hobe beharrez, adi egotea tokatzen zaigu. Eta jendeari informazio osoa helaraztea. Gero norberak atera ditzala bere ondorioak, baina alde guztietako informazioa eskuetan duela.