EITBren gainbehera

Posted by Zentik On Azaroa - 5 - 2009

Tartea hartu beharrean nabil EITBrekin gertatzen ari denaz idazteko. Baina, beti bezala, egunerokoak denbora jaten dit. Dena den laburbilduz, esan nahi dut, ez zaitela batere normala iruditzen EITBrekin gertatzen ari dena. Nola izan daitezke hain lotsagabeak eta aurpegihandiak? Kontrol ideologikoa disimulatzen ere ez dira ahalegintzen ari. Hain da agerikoa…
Urtzi Urkizuk Berrian dioen bezala (asko gustatu zait artikulua), aurreko Gobernuak ere kontrolatu nahi zuen EITB. Noski, hedabideak menpean izatea boterean dauden guztien nahia da. Horiek horrela izanda ere, egungoa latza da. Beti dioguna: kate publikoa da, guztiok ordaintzen duguna, eta alde guztietako informazioa jaso beharko genuke. Gero, audientzia galtzen dutela. Ez zait harritzen. Aldebakarreko informazioa bakarrik jaso behar badugu… Hori ez da konfrontazio gobernu batek bilatzen duena? A ez, orain ez dagoela horrelakorik. Aurpegia behar da gero!
Zerbait “sakonagoa” idazteko tartea hartzen dudan bitartean, interesa duenak eta orain arte gertatutakoak jakin nahi dituenak hemen ditu lotura interesgarri batzuk.
- Berria: NODOberri.
Beto eta bazterketa ideologikoak EITBn.
- Gara: Críticas en EITB por aplicar las nuevas «directrices editoriales».
Los informativos de ETB.
- Deia: Destituidas dos editoras de ETB por la información relativa a la detenciones.
ETB-2 se hunde en septiembre y ya es la cuarta cadena.
- ZuZeu: ETBko aldaketak: barne lurrikara?
- El Correo: hemen agertu behar zuen albistea “desagertu” egin da.

Eta orain, dibertigarriena. Gainera, EITBk lege neurriak hartuko, langileen aurkako jazarpenagatik. Kanpokoak izango dira orain etxean gertatzen denaren errudunak…

Aldaketak EITBn

Posted by Zentik On Ekaina - 18 - 2009

PSE-EEk (eta PPk) argi zuten EITB aldaketak egitea beharrezkoa zela. Dagoeneko hasiak dira horretan. Noraino iritsiko diren da orain galdera. Oraindik ez dago argi, pixkanaka ikusiko dugu.

Horri buruzko post-a egitea zen gure helburua, baina ez dugu errepikakorrak izan nahi. Beraz, honi buruz Zuzeun idazitakoa irakurtzea gomendatzen dizuegu. EITBn egin dituzten aldaketak ditu mintzagai A. Osinaldek: Nola geratuko da EITB?

2969876229_cdbf90fa47_b

Hauteskundeetarako lau egun falta direnean…

Posted by Zentik On Ekaina - 3 - 2009

… zorionak EITB!!!

Ironiak aparte. Gaur, lehen aldiz, Euskal Telebistako informatiboetan ikusi dut Iniziatiba Internazionalistari buruzko informazioa. Gehiago ere egon dira, noski. Baina gaur, lehen aldiz, Europako hauteskundeetarako duten tartean sartu dute, gainontzeko hautagaiekin batera. Irratian ere bai. Bazen ordua. Baina Kalaka saioan ahaztu egin zaizkie zerrende horretako kideak.

Orain arte ez dira existitu. Nola ezkuta dakioke horrelako informazioa jendeari? Berriz ere, herritar askok mugatuta daka informazio eskubidea, besteak beste. Okerra izan da orain arteko bidea, baina datozen egunotan EITBn zerrenda guztiak aintzat hartzen badituzte, gaitz erdi!

Bestalde, gero eta gehiago dira EITB taldean nabaritzen ari diren aldaketak. Gero eta gehiago manipulazio, desinformazio eta zentsura joerak (baina hori beste post baterako utziko dugu). Egungo kazetaritzaren eta guztion hobe beharrez, adi egotea tokatzen zaigu. Eta jendeari informazio osoa helaraztea. Gero norberak atera ditzala bere ondorioak, baina alde guztietako informazioa eskuetan duela.

Greba orokorrean, alde bakarreko informazioa

Posted by Zentik On Maiatza - 23 - 2009

3551518301_667c66b969_b

Betiko legea da, greba deitzen dutenak datu batzuk ematen dituzte; eta greba jasaten dutenek beste batzuk. Baina noizbait horrelako alderik??

Greba porrota izan dela esaten ari dira Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, patronalak eta, noski, ondorioz, hedabideak. Inoiz baino harrigarriagoa egin zait. Hedabideak, patronalaren eta gobernuen bozeramaile gisa jokatu dute. Hori bakarrik. Baina, gainera, disimulurik gabe. Ez dira aritu itxurakerietan. Alde baten ikuspegia eman, eta lixto.

Aurten, zorionez, grebaorokorra.info izan dugu. Eta kalean ibili garenok ikusi ahal izan dugu, saldu nahi digutena baino jarraipen gehiago izan duela grebak. Beste herrietan ere hala erakutsi digute. Kalean zegoena ikusi dugu. Greba zein tokitan nabaritu den eta zeinetan ez. Argi. Zorionez, mundura ere zabaldu ahal izan dugu.

Baina gero eta gehiago da kezkatzekoa hedabideen jarrera eta jokaera. Bereziki kezkatzen ari naiz EITB etxearen jarrerarekin. Pixkanaka ari da nabaritzen Eusko Jaurlaritzaren eskua. Baina kasu honetan oso nabarmena egin zait, gehiegi. Gauza bat da alde bakarraren informazioa ematea, eta bestea ezkutatzea, manipulatzea eta desinformatzea. ETBko informatiboak ikusi zituztenek esandakoa sinistuko dute. Bakarrik. Besterik ez dakite, eta telebistak esan duenez…

Hori horrela izan ez dadin lanean jarraitu behar dugu. Jendeak izan dezala informazio guztia bere ondorioak ateratzeko. Zorionak guztiei egindako lanagatik eta grebaorokorra.info gehiago izan ditzagula!