Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

New Yorkeko unibertsitatean duela 25 urte irakasle den Press Think-eko Jay Rosen-ek hainbat ideia plazaratu ditu kazetaritzaren egungo egoeraz:

  1. Gero eta jende gehiagok parte hartu, kazetaritza indartsuagoa izango da.
  2. Kazetaritza profesionala desbideratu egin zen, inplikatutako pertsona/eragile baten/batzuen alde egiteari uko egin zionean. Alegia, inoren alde egiten ez duen kazetaritza lantzen hasi zirenean.
  3. Albisteen sistemak hobera egingo du irakurle/erabiltzaileentzat erabilgarriagoa denean.
  4. Informazioak, bere horretan, ez du informaziorik ematen.

Artikulu osoa: What I Think I Know About Journalism.

Hilaren hasieran irakurri nuen Euskonews-en Gara egunkariaren zuzendari Iñaki Sotori egindako elkarrizketa. Egia esan Argiak publikatu zuen aipu honi esker iritsi nintzen elkarrizketara: Mito bat da kazetaritzako neutraltasuna eta gainera kaltegarria ere bada, bai lanbidearentzat eta baita gizartearentzat berarentzat ere.

Pasa den astean berriz, honakoa zioen Martin Garitanok: Objektibitatea kazetaritzaren gezur handienetako bat da. Beste kontu bat da zintzotasuna.

Egia esan, betiko gaia dugu hau kazetaritza munduan. Guk ere blog hau sortu genuenean, Michel Collonen esaldi hau aukeratu genuen: Mendebaldeko kazetaritzaren helburua “neutraltasuna” mantentzea da, baina hori iruzurra da.

Zintzoak izan behar dugu, gure buruarekin, hasteko. Ezin dugu neutralak izan, ez eta objektiboak. Beste kontu bat da zintzoak izatea. Azken hori ere zaila izaten da askotan, gure hedabideetan eman beharreko informazioa ere hautatu egiten baitugu.

Ez da hala?

Berriro, barkatu kalitateagatik. Eider Fernandezen bigarren bideotik aurrera, hobexeagoa lortu genuen. Espero dut, hurrengo saioetakoak ere hobexeagoak izango direla.

Lineako ospea (Iñaki Lakarra, Mondragon Unibertsitatea)

 

Gizarte sareen eragina bilatzaileetan (Eider Fernandez, Overalia)

Pasa den astean, asteartean, mintegi txiki batean parte hartu nuen sarean: Kazetari nortasuna sarean nola kudeatu. Kolonbian egin zuten eta Barbara Yuste izan zen hizlaria, Espainiako ABC egunkariko Hedabideak eta Sareak saileko arduraduna, eta irakaslea.

Kuriositatea nuelako eman nuen izena, eta interesgarria izan zen. Hemen uzten dizuet Yusteren aurkezpena, behintzat irakurtzeko aukera izan dezazuen. Ea baliagarria zaizuen.

Prentsa eta Internet jardunaldiak

Maiatza 22nd, 2009 | Posted by Zentik in Hausnarketak - (0 Comments)

Goizean, EKT Euskarazko Komunikazio Taldeak antolatutako ‘Hedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta Internet’ jardunaldietan izan gara. Ez dugu aukerarik izan bukaerara arte gelditzeko (mahai-ingurura, alegia), baina ederki gozatu ditugu bi hitzaldiak:

  • Vicent Partal (Kataluniako Vilaweb atariko arduraduna): ‘Eta dena hankaz gora jartzen badugu?‘
  • Juan Varela (Kazetaria eta kontsultorea. Periodistas 21 webgunea kudeatzen du): ‘Komunikabideak gizarte plataforma gisa’.

Hemen uzten dizkizuegu bakoitzaren hitzaldiaren puntu garrantzitsuenetako batzuk, twitter bidez ere emandakoak:

  • Partal:
  1. Oinarrizko gauzetara itzuli, funtsezkoa dena detektatu eta funtsezkoa ez dena deuseztatu.
  2. Papera ez da beharrezkoa, baina ez dut uste desagertuko denik. gaurko paperak ez du zentzurik.
  3. Naseadresa astean behin argitaratzen dute, sagardotegian “sukaldatu” ondoren. jendearekin aritzen da erredakzioa lanean taberna horretan.
  4. Egunkarien etorkizuna, egunkariak baino, aldizkariak izatea.
  5. Internetera berriak, paperekoa ezberdina. aldizkari modukoa gehiago eta eduki ezberdinekin.
  6. Diskoekin bezala. egun ez dira diskoak saltzen, track-ak edo abestiak baizik. Horretara egokitu behar dugu.
  • Varela:
  1. Pesimistagoa, ez zaio papera batere axola.
  2. Ebooks absurdoak dira egun aurkeztu dizkiguten bezala. kontzeptua ez da ona bere horretan.
  3. lastfm ez da irrati soila interneten. Soziala: entzuten duzunaren bidez,lagunak proposatzen dizkizu. musika eta eduki ezberdinetara iristeko.
  4. Egunkariek ez dute inoiz errekuperatuko zeukaten errentagarritasun ahalmena.
  5. Iritzi asko ematen dugu eta komunikazio asko. Albisteak eman behar ditugu!
  6. Publikoarengana iristeko (kontsumo ezberdina dutenengana: irakurtzeko, ikus-entzunezkoak, datuak): sakontasun maila ezberdinak, hainbat interfaze eta formatu.
  7. Kazetariak sare sozialak izan behar du.

Hasieran, bazirudien bien teoriak guztiz kontrakoak direla, baina ez da hala izan. Bietatik ideiak hartuta egingo dugu bidea gure ustez. Baina gauza bat argi dago. Oraindik ez dakigu nolakoa izango den prentsaren etorkizuna. Internet indarra hartzen joango da, noski, baina prentsarekin zer gertatuko den ikusteke dago.

Bien hitzaldiak ikusteko, hemen uzten dizuegu Berriak grabatutakoa.

On egin!

EKT Euskarazko Komunikazio taldeak jardunaldi horiek antolatu ditu hilaren 22rako. Martin Ugalde Kultur Parkean (Andoain) izango dira, 10:00etatik aurrera. Hona egitaraua:

  • 10:00etan sarrera: Martxelo Otamendi (Berriako zuzendaria).
  • 10:15ean hitzaldiak:
    Vicent Partal (Kataluniako Vilaweb atariko arduraduna): ‘Eta dena hankaz gora jartzen badugu?‘
    Juan Varela (Kazetaria eta kontsultorea. Periodistas 21 webgunea kudeatzen du): ‘Komunikabideak gizarte plataforma gisa’.
  • 12:00etan mahai-ingurua: ‘Nola egokitu eskaintza XXI. mende hasierarako errealitate eta beharretara?’
    Aitor Zuberogoitia (Mondragon Unibertsitatea).
    Jon Muñoa (Deustuko Unibertsitatea).
    Jose Ignacio Armentia (Euskal Herriko Unibertsitatea).
    Moderatzailea: Lorea Agirre (Kazetaria eta unibertsitateko irakaslea).

    Jardunaldiak doakoak dira, baina izena eman behar da hilaren 20a baino lehen: komunika@berria.info helbidean edo 943 304 030 telefonoan

Kazetaritzaren etorkizuna?

Apirila 15th, 2009 | Posted by Zentik in Bitxikeriak | Hausnarketak - (0 Comments)

Webgune honetan topatutako montajea kuriosoa da. Honelakoa izango ote da kazetaritzaren etorkizuna?

Ana Botellak esaten zuen bezala, “sagarrak eta udareak ezin dira nahastu” (noski, ez nabil homosexualen ezkontzei buruz). Badaude artikulu batzuk, gai batekin hasi eta beste batekin bukatzen dutenak. Loturak txukun egiten dituzte eta artikulua osatuta gelditzen da. Hau ez da kasua. Donostian biluzik ibiltzen zen gizona, pizza eta Ekin kasua lotzen ditu.

Alor ekonomikoa

Martxoa 19th, 2009 | Posted by Zentik in Alor ekonomikoa - (0 Comments)

Alor ekonomikoari buruz ZEN Planak jasotzen zuena:

  • ETAren finantzaketa galaraztea. Estatuko Segurtasun Indarrei bideratutako finantza-baliabideak sendotzea
  • Negozio publiko ezberdinetan lan egiten duten pertsonei buruzko dokumentaziora sarbide zuzena izatea. Izan ere, egun, Nafarroan eta EAEn artxibo horietarako sarbideak oso mugatuta daude.
  • Pertsonak prestatzea informazio jardueretan aritu daitezen. Dituzten lanek eskaintzen dieten estaldura baliatuko da. Gizarte zibilarekin harreman gehiena duten pertsonak aukeratuko dira.

  • Iraultza Zerga edo erreskateak ordaintzen dituztenak jarraitzea.

Nazioarteko lankidetza

Martxoa 19th, 2009 | Posted by Zentik in Nazioarteko lankidetza - (0 Comments)

ZEN Planak honakoa jasotzen zuen nazioarteko lankidetzari buruz:

  • Estatu frantsesarengan eragitea.
  • Gobernu demokratikoek neurriak hartzen ez dituztenez, nazioarteko herrialdeetako iritzi publikoan eragina izango duten jarduerak egin behar dira.