Mendebaldeko kazetaritzaren helburua "neutraltasuna" mantentzea da, baina hori iruzurra da (Michel Collon)
Header

Alor ekonomikoa

March 19th, 2009 | Posted by Zentik in Alor ekonomikoa - (0 Comments)

Alor ekonomikoari buruz ZEN Planak jasotzen zuena:

  • ETAren finantzaketa galaraztea. Estatuko Segurtasun Indarrei bideratutako finantza-baliabideak sendotzea
  • Negozio publiko ezberdinetan lan egiten duten pertsonei buruzko dokumentaziora sarbide zuzena izatea. Izan ere, egun, Nafarroan eta EAEn artxibo horietarako sarbideak oso mugatuta daude.
  • Pertsonak prestatzea informazio jardueretan aritu daitezen. Dituzten lanek eskaintzen dieten estaldura baliatuko da. Gizarte zibilarekin harreman gehiena duten pertsonak aukeratuko dira.

  • Iraultza Zerga edo erreskateak ordaintzen dituztenak jarraitzea.

Nazioarteko lankidetza

March 19th, 2009 | Posted by Zentik in Nazioarteko lankidetza - (0 Comments)

ZEN Planak honakoa jasotzen zuen nazioarteko lankidetzari buruz:

  • Estatu frantsesarengan eragitea.
  • Gobernu demokratikoek neurriak hartzen ez dituztenez, nazioarteko herrialdeetako iritzi publikoan eragina izango duten jarduerak egin behar dira.

Neurri politikoak

March 19th, 2009 | Posted by Zentik in Neurri politikoak - (0 Comments)

ZEN Planak jasotzen zituen neurri politikoak honakoak ziren:

  • Erakunde terrorista isolatzea eta ahultzea da helburua.
  • Nafarroako eta EAE Euskal Autonomia Erkidegoko instituzioen laguntza lortzea.

ZEN Planak 11 kapitulu eta hitzaurrea zituen. Honela zioen hitzaurreak:

Plan hau beste orokorrago baten barnean dago. Estatu mailan, gizarte-segurtasunak planteatzen duen problematikari erantzuna eman nahi dio plan orokor horrek. Beste plan honek, aldiz, Nafarroako eta Euskadiko berezitasunen eta errealitatearen aurka egitea du helburu. Helburu batzuk lortzeko ildo nagusi batzuk eskaintzen ditu orain. Momentu honetan definitutako helburuak dira. Baina egoerak hala eskatzen badu, errealitatera egokitu ahal izateko nahikoa malguak eta zabalak dira.

Planaren azken helburuak, honakoak dira:

  • Terrorismoaren aurkako borroka indartzea eremu guztietan: politikoan, sozialean, legezkoan eta polizialean.
  • Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen artean, eta biolentzia errotik kendu nahi duten gainontzeko instituzioen artean ahalik eta koordinazio maila altuena lortzea.
  • Estatuko Segurtasun Indarrek dituzten ohiko lanak, planteatutako problematikari aurre egiteko lan espezifikoekin bateratzea Zonalde Berezian (Zona Especial).
  • Estatuko Segurtasun Indarrak Zonalde Berezian mantentzea lortzea. Beharrezko prestakuntza eman beharko zaie euren misioa eraginkortasunez egiteko, eta beharrezko baliabide materialak eta teknikoak euren eskura jarri.
  • Euskal gizartea kontzientziatzeko ekintzak aurrera eramatea. Aparatu terrorista desegiteak segurtasun publiko gehiago ekarriko duela, eta euskal ohituren defentsa hobeagoa izango dela kontzientziatzea.

Zer da ZEN Plana?

March 19th, 2009 | Posted by Zentik in Zer da ZEN Plana? - (0 Comments)

Espainiako Barne Ministerioak diseinatu zuen Zona Especial Norte (ZEN) Plana 1983an. Orduko hartan, PSOE zegoen gobernuan eta Jose Barrionuevo zen aipatu ministerioko burua (Felipe Gonzalez zen presidentea). ETAren biolentziaren aurka egitea, eta Nafarroan, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan bizi zen gizarte-gatazka egoera geldiaraztea zen planaren helburua.

Gizarte zibilaren aurka onartu zuten lehen errepresio neurria izan zen ZEN Plana. Helburuak 1982ko urriren 31n finkatu zituzten ETArekin bukatzeko dekalagoan (sekretua zen, noski). ZEN Plana 1983ko urtarrilean jarri zuten martxan politikoki eta militarki, baina Gorte Nagusiek ezagutu eta onartu gabe.

ZEN Planak garrantzia berezia ematen zion gerra psikologikoari. Abertzale mugimenduarei egindako errepresioari buruzko informazioa faltsutzen zuten.Iritzi publikoa bideratu nahi zuten, bereziki Euskal Herritik kanpo bizi zirenena. Estatuko Segurtasun Indarren eta Kidegoen aldeko jarrera sustatu nahi zuten. Modu horretan, iturri ofizialetatik ez zetorren informazioa ez zuten ontzat hartuko herritarrek.

ZEN Planaren baitan oso garrantzitsua zen hedabideen erabilera. Gomendioak honakoak ziren, besteak beste: Propaganda erabiltzea, zurrumurruetan, gezurretan eta manipulazioan oinarritutako propaganda. Helburua, euskaldunen artean duda eta nahasmena sortzea. Eta, era berean, Estatu mailan independentziaren alde egiten zutenek sostengua galtzea.

Diruari dagokionez, ZEN Planak 14.623 milioi pezetako aurrekontua izan zuen. Luis Roldan Guardia Zibileko Zuzendari ohiak epailearen aurrean onartu zuenez, “instalakuntzentzako, autoentzako, armentzako, gizarte jarduerentzako eta beste gastuentzako” zen dirua.

ZEN Planarekin egin nahi zituzten hainbat jarduera, oinarrizko eskubideei zegokienean, “konstituzioaren kontrakotzat” jo zituzten auzitegiek, ordea. Hala eta guztiz ere, 1984ko abenduaren 26an, Lege Antiterrorista bezala ezaguna izan zena onartu zuten: Terrorismoa-Errebolta. Errebolta jardueren, jarduera terroristen eta banda armatuen jardueren kontrako neurriak. Lege horretan, ZEN Planetik zetozen neurriez gain, gogorragoak zirenak bildu zituzten: terrorismoaren “apologia” deitu zutena zigortzeko moduko jardueratzat hartu zuten, aurreneurrizko atxiloketa luzatu zuten eta baita atxilotuen inkomunikazio aldia ere.

Lege Antiterroristaren kontra egin zuten Eusko Legebiltzarrak eta Herrialde Katalanetakoak 1987ko abenduaren 16an. Ondorioz, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak “konstituzioaren aurkakotzat” jo zuen zati bat.

Egun, ezer gutxi aurki daiteke ZEN Planaren gainean. Sarean badaude hainbat gauza, baina zati txikiak besterik ez dira.Hemen aipatu ditugunak. ZEN Plana osatzen zuen testu osoa ez da inon ageri, eta iturri ofizialetan, noski, ezin da ezer topatu .

Komunikazio soziala

March 4th, 2009 | Posted by Zentik in Komunikazio soziala - (0 Comments)
  • Euskal argitalpenetan argitara daitezela, maiztasunez, buruzagi politikoen, kirolarien, kultur eta erlijio eragileen… iritziak edota elkarrizketa gisakoak, ideia hauek azpimarratuz: kontrako iritzienganako errespetua; giza eskubideen, Konstituzioaren errespetua; elkarbizitza baketsuarekiko interesa; inori ezin zaiola bizia kendu bere ideiengatik..
  • Eragin ETA ahalik eta gutxien ager dadin komunikabideetan, gure jardueraren oinarria bakea eta herriaren onura kokatuz; ez, ordea, terrorismoa.
  • ‘Iraultza zergari’ buruzko kontrainformazio kanpainak garatu.
  • ‘Iraultza zerga’ ordaintzen dutenak, edota berau errazten duten beste herrialdeetako agintariak, presionatu.
  • Terroristak zein haien informatzaileak pertsonalizatzeko informazioak zabaldu.
  • Kalte pertsonalak edo materialak eragin dituzten ekintza terroristei buruzko datu zehatzak eta informazioa zabaldu, beldurra sortzea saihestuz.
  • Beldurra baino, mespretxua eragitea.

  • Egunkarien/aldizkarien bitartez, eta maiztasun batekin, terroristen arteko gatazkak, haien ideologia arrotzak, negozioak, ohitura salagarriak… ardatz dituzten informazioak eman; edota sor daitezkeen era honetako informazioak indartu.
  • Nahikoa da informazioa sinesgarria izatea berau explotatzeko.
  • Herritarrentzako onura eragin duen Estatuko Segurtasun Indarren jardun oro zabaldu komunikabideetan; ordaindutako publizitate moduan eta guzti egin, berau zabaltzeko prest diren komunikabideetan.