Aurreko batean idatzi nuen: A gripearen atzetik hainbat interes egon behar zuten. Ez zen normala, bat-batean, beste gauza guztiak ahaztu eta horrek hartzea hedabideen orri edo minutu gehien. Berriz ere, interes politiko-ekonomikoak daude guztiaren atzetik. Eta, berriro, hedabideak joko horretan erori dira. Hona bideoa, ea zer iruditzen zaizuen:
Gaur asko gustatu zaidan artikulu bat irakurri du Radiocablen. ABC egunkariak, lotura ez morala egin omen zuen duela egun batzuk azaleko titularrean. Espainian A gripearekin hildako lehenengo emakumearen senarra ageri da, eta “Dalilaren amarentzako paperak nahi ditut” da titularra. ABC ez zuen senarrak esandako esaldi osoa jarri. Eta, gainera, lotura zuzena egin zuen heriotzaren eta paperen atzetik ibiltzeko interesaren artean. Itsusia benetan. Ea artikulua gustatzen zaizuen. Azala ere hemen uzten dizuet, ikus dezazuen.
La Prensa Hondurasko egunkariak kazetaritza etika eta deontologiaren muga guztiak (eta gizatasunarenak) hautsi ditu: Hondurasen hil zuten Isis Obed Murillo gaztearen argazkia argitaratu du, baina odola garbituta. Photoshop erabili dute, “politago” jartzeko. Arratsaldean komentatu didate manipulazio kasua eta, orain, bilatzen hasita, hemen topatu dut horren berri. Begira ezberdintasunak (ezkerrean, La Prensak argitaratu duen argazkia. Eskuinean, benetakoa. El Paisen azken hori atera zuten, esaterako):
Albistea egunkarian bertan ikusten ahalegindu naiz eta baita topatu ere. Baina lotura ez dabil:
Ikusitakoa ikusita, La Prensa zer nolakoa den aztertzen ibili naiz pixka bat. (Ultra)eskuineko egunkaria iruditu zait. Egun, Jorge Canahuati Larach da presidentea eta María Antonia Martínez de Fuentes zuzendari exekutiboa. “Nazionalitatearen balore altuenak” babestearen aldekoak direla diote, eta “demokraziaren aldekoak”. Hemen ikus daiteke nola definitzen duten euren burua. Pertsonaje horietako bakoitza nor den bilatzen ahalegindu naiz. Irakurri dudanaren arabera, Jorge Canahuati Hondurasko prentsaren jabea da eta estatu kolpea “laguntzen” ari den enpresarietako bat da (Los empresarios detrás del golpe en Honduras). Maria Antonia Martinez de Fuentes, aldiz, bakearen aldeko itxura egiten duen botere gosea duen emakumea da.
Noski, estatu kolpearen alde dago egunkaria. Kolpearen aurka dagoen guztia, edo ez dute aipatzen, edo kolpearen aldeko itxura izateko buelta ematen diote. Esaterako: El Plan de Chavez era provocar una masacre edo EEUU parece abandonar a Manuel Zelaya (oso kontuan hartzekoa da nola erabiltzen duten testu lodia -negrita-). Hondurasen egunkari salduena eta irakurriena dela diote beraiek, ondorioz, iritzi publikoa bideratzeko lanak oso ondo egiten ari direla esango nuke: Zelayaren aldekoak ez dira existitzen, noski, ez da estatu kolperik egon, denak daude gobernu berriaren alde, eta hildakoa bakarrik hil da.
Zorionez, beste modu bateko kazetaritza egitea posible dela erakutsi du Telesur-ek egunotan (beste aldi batean jorratuko dut luzeago). Inkomunikazio hesia hausteko gai izan da eta mundu zabalera iristekoa. Bi aldeetako informazioa emateko gai izaten ari da.
Kontua zera da, mundu zabalera iristeko gai diren arren, hondurastar asko ez direla ohartzen gertatzen ari denaz. La Prensa bezalako egunkari handien monopolioak, beste behin ere, iritzi publikoa bideratzeko gai direla erakusten ari dira. Hori aldatzea denoi dagokigu.
Hedabideek estatu kolpean jokatutako paperaren gaineko informazio gehiago, hemen (PDF oso interesgarria).
Bi ertzainen adierazpenak bilduta, bideo bat egin du Antena3 telebista kateak. Webgunean nahiz telebistan zabaldu du. Esklusibatzat aurkeztu ondoren, tesi argi bat dauka lanak: Ertzaintzak ETA eta haren “ingurua” ez jazartzeko agindua zuela sinistaraztea, hain zuzen. Eta, noski, aurrerantzean ez da horrela izango, bideo berean nabarmendu dutenez. PSOEren gobernuarekin, “aldaketa” etorri delako Euskal Autonomia Erkidegora zein Ertzaintzara.
Finean, Jaurlaritza berriaren diskurtsoa kalkatu du “exklusiba” honek. Zertarako? Batetik, Ertzaintzaren ustezko eraginkortasun ezaren ideia hori iritzi publikoarengan etengabe zabaldu eta errepikatzeko (gogoratu zer dioen esaldi famatuak: gezur bat mila aldiz errepikatuta, egi bihurtzen da). Bestetik, Jaurlaritza berriaren zilegitasuna bera indartzeko.
Espainiako iritzi publikoan sarbide erraza bezain emaitza eraginkorra izango ditu bideo honek. Hemengo iritzi publikoan, ordea, ez hainbeste. Euskal errealitatea minimoki ezagutzen duen edonork jakin baitaki bideo horretan esaten direnak gezurra eta manipulazioa baino ez direla.
Dos días más tarde, por fin: “irregularidades”
June 9th, 2009 | Posted by in Hausnarketak | Manipulazioa - (9 Comments)El lunes decíamos: La noticia en los medios
Los y las que seguimos en directo las elecciones, supimos durante todo el día sobre las denuncias de Iniciativa Internacionalista (mediante twitter). Hoy, pasada la resaca, hemos analizado los periódicos que más significativos pueden ser a nuestro alrededor (la versión online): Berria, Deia, El Correo, Diario Vasco, El Mundo, Gara, El Pais y Diario de Navarra.
Sólo en dos de ellos se han hecho eco de las denuncias de Iniciativa Internacionalista: Berria y Gara.
En Internet, otros medios también han informado sobre supuestas irregularidades: Sustatu, Zuzeu y Eitb.com.
Dos días después de las elecciones:
Martes a la tarde, es notable que algo cuanto menos raro ha pasado en las elecciones. En muchos lugares han denunciado irregularidades, y no sólo referidas a Iniciativa Internacionalista (parecer ser que ni la vicepresidenta de la Vega a votado al PSOE). De todos modos, la irregularidades más llamativas parecer afectar a este partido. Vista la dimensión que ha tomado el asunto, los medios ya no pueden evitar tratar el tema (ni los más grandes y poderosos): actas que no coinciden con los resultados del MIR, gente con nombre, apellidos y DNI que denuncia que su voto no se ha contado, colegios sin papeletas…
Estos medios han dado cuenta de la noticia.Hablamos de la referida a II, que parece la más afectada en los recuentos. Aunque hay más irregularidades, los primeros en dar cuenta de la situación fueron los de II. Esas denuncias no las tomaron en cuenta los medios ayer. Creemos, que por ser apoyados por la izquiera abertzale, han sido silenciados (tanto durante la campaña, como después. He aquí un ejemplo, entre tantos que no hemos podido tratar). Hoy, cada medio cuenta lo sudedido a su manera (y algunos siguen sin mencionar nada):
Berria
- http://www.berria.info/albisteak/34337/Kataluniako_herri_batean_IIri_10_boto_gutxiago_eman_dizkio_Barne_Ministerioak.htm
- http://www.berria.info/albisteak/34328/Iniziatiba_Internazionalistak_biharko_kontaketaren_arabera_erabakiko_du_helegitea_sartu_edo_ez.htm
Deia
El Correo
Diario Vasco
El Mundo
No hemos encontrado nada sobre el tema
Gara
- http://www.gara.net/azkenak/06/141373/es/II-SP-pide-colaboracion-para-sacar-luz-irregularidades-escrutinio
- http://www.gara.net/paperezkoa/20090609/141365/es/Constatan-desviaciones-votos-Iniciativa-Internacionalista-menos-24-localidades-vascas
El País
No hemos encontrado nada sobre el tema
Diario de Navarra
No hemos encontrado nada sobre el tema
Sustatu
Eitb.com
Publico
La Razón
No hemos encontrado nada sobre el tema
Avui
Le Journal
Vilaweb
Kaos en la Red
Ukberri.net
También hemos encontrado muchos blogs que mencionan supuestas irregularidades.
Para seguir todas las informaciones (no sólo las referidad a II):
Por lo demás esperaremos al recuento de mañana. Y también intentaremos analizar cómo tratan el tema los medios. Al fin y al cabo, es un tema que nos preocupa mucho. Estamos preocupados con el comportamiento y la fuerza manipuladora de los medios.
También agradeceremos vuestra colaboración: links, datos… lo que sea. Por encima de todo, también somos ciudadanos y queremos saber que ha pasado en realidad. Porque, si ha habido irregularidades, ¿quién nos dice que no ha pasado más veces?
Hauteskundeetarako lau egun falta direnean…
June 3rd, 2009 | Posted by in Manipulazioa - (4 Comments)… zorionak EITB!!!
Ironiak aparte. Gaur, lehen aldiz, Euskal Telebistako informatiboetan ikusi dut Iniziatiba Internazionalistari buruzko informazioa. Gehiago ere egon dira, noski. Baina gaur, lehen aldiz, Europako hauteskundeetarako duten tartean sartu dute, gainontzeko hautagaiekin batera. Irratian ere bai. Bazen ordua. Baina Kalaka saioan ahaztu egin zaizkie zerrende horretako kideak.
Orain arte ez dira existitu. Nola ezkuta dakioke horrelako informazioa jendeari? Berriz ere, herritar askok mugatuta daka informazio eskubidea, besteak beste. Okerra izan da orain arteko bidea, baina datozen egunotan EITBn zerrenda guztiak aintzat hartzen badituzte, gaitz erdi!
Bestalde, gero eta gehiago dira EITB taldean nabaritzen ari diren aldaketak. Gero eta gehiago manipulazio, desinformazio eta zentsura joerak (baina hori beste post baterako utziko dugu). Egungo kazetaritzaren eta guztion hobe beharrez, adi egotea tokatzen zaigu. Eta jendeari informazio osoa helaraztea. Gero norberak atera ditzala bere ondorioak, baina alde guztietako informazioa eskuetan duela.
El País egunkariak kazeta serioa izatearen irudia du. Profesionala. Zorrotza. Espainiako Estatuko kazetaritzan, eredutzat jo izan da urtetan, eta jotzen da oraindik ere, kazetaritzan gauzak ondo egitearen islatzat hartuz. Baina Euskal Herriko gatazkari buruz informatzean, zorroztasun hori galdu egiten du, Espainiako beste egunkarien antzera jokatuz. Eta egun hauetan El País-en argitaratutakoa da horren adibidea.
Astelehena 20eko edizioan, Prisako kazeta nagusiak hauxe zioen azalean: “ETA tenía listos atentados para recibir al nuevo Gobierno Vasco“. Barruko orrietara jotzean, ordea, atentados izatetik un atentado aipatzera pasatzen da informazioa. Ñabardura txikia da, baina alde handia dago batetik bestera. Eta, garrantzitsuena: zein da informazio horren oinarria? Ikerketa polizialaren hipotesi nagusia horixe izatea, albistean jasotzen denez. Informazioaren iturria Polizia da, hortaz. Eta albistean ematen al da daturik, zergatirik… Poliziaren hipotesi hori baieztatzeko? Ez, ezer ez. Ideia hori botatzea, zabaltzea, gizarteratzea da kontua. Hots, efikazia, eraginkortasun poliziala saltzea; eta, modu horretara, ZEN Planaren aginduetako bat bete.
Ildo horri jarraiki, asteartea 21eko edizioan, ustezko atentatuari buruzko xehetasunak ematen dira, bonba-auto bat izango zela eta Patxi Lopez lehendakari izendatzeko ekitaldiaren ingurumarietan lehertuko zutela esanez. Baina, bezperan bezala, nor da informazio honen iturria? Polizia. Eta Polizia zertan oinarritzen da esateko bonba-auto bat izango zela? Non daude kazetaritzaren urrezko arauak diren bost w-ak baieztatzeko atentatu hori datozen egunetan izango zela? Non daude frogak atentatu hori, gainera, bonba-auto baten bidez egingo zela baieztatzeko? Beste behin, ez dago horri buruzko argibide objektiborik. Aldez aurretik ere Poliziak hipotesi horrekin lan egiten zuela aipatzen da berriro albistean. Are gehiago. Oraingoan, ohikoak diren eufemismoak ere ez dira erabili informazio hori eraikitzeko; hots, atxilotuen aitorpenak gisako formulak.
Beraz, oraingoz hipotesi bat baino ez dena errealitate bihurtu da, albiste eta titular kategoria hartuz hedabideetan. Eta, sekuentziari jarraiki, ondorengo orduetan eta egunetan xehetasun gehiago emango dituzte, ustez, Poliziak ekidin duen atentatuari buruz. Ziur. Beti ere, efikazia polizialaren irudi hori matxakatzeko.
Galdera, beraz, erraza da: hau guztia zer da, informazioa ala propaganda?





