Zergatik

Posted by Zentik On Martxoa - 3 - 2009

Bi hitzetatik eratorritako izena da Zentik, bi atal ditu:

  • Batetik, ‘Zen’. PSOEk sortutako ZEN planari (Zona Especial Norte) erreparatzen dio horrek. Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoaren parametroak itxuraldatzeko helburua zuen hainbat atalez osatutako plana da. Eta, 1983an indarrean jarri arren, egun oraindik hedabide askok erabiltzen dutela uste dugu. Hainbat aldiz egingo diogu erreferentzia, gure herria askotan agertzen baita hedabideetan. ZEN plana zer den eta zer jasotzen duen ‘ZEN’ izeneko atalean sartu dugu.
  • Bestetik, ‘tik’. Zergatik? edo zertik? hitzen bukaerako zatia. Hori izango da gure helburua: aztertzen ditugun gauzen zergatia argitzea.